miércoles, 29 de febrero de 2012

MEXIKON INDEPENDENTISTAK SAREA SORTU DUTE


idependentistak sarea mexikon
Mexikon Independentistak Sarea sortu dute jatorri euskalduna duten mexikarrek eta Iparramerikako herrialde honetara lanera edo ikastera etorritako euskal herritarrek. Larunbatean, Rosario Castellanos liburutegi eta kultur gunean egindako batzarrean, sarea osatu eta Aberri Egunari begira sareak deitu duen ekitaldi mundialean parte nola hartu erabaki zuten batzarrera bildutakoek.
Guztira hamabi lagun batu ziren. Horitarik asko Mexikora azken urteetan lanera, ikastera edo bizitzera etorritako euskal herritarrak ziren. Tartean, diasporakoek ere bat egin zuten ekimen independentistarekin. Sarea sortu, elkarrekin harremanetan izateko alegiazko bitartekoak lotu eta aurrera begira ekimena bera sendotu, Mexiko osora hedatu eta jende gehiago batzeko zer egin aztertu zuten.
Laster ospatzekoa den Aberri Eguna dela eta, bestalde, elkarretaratze dei bat egitea erabaki zuten batzarrean bildutakoek, Angel de la Independencia izeneko oroigarriaren aurrean. Izan ere, urrez estalitako Hegodun Garaipena, Mexikok Espainiako koroarekiko loturak hautsi zituenekoak gogoratzeko egindako monumentua da. Oroigarri honek badu, gainera, esangura berezia euskal herritarrentzat, bertan baitaude gordeta Xabier Mina zenaren gorpuzkiak, Mexikora independentzia bidean laguntza eman, borrokatu eta haren mesedetan hil zuten gerrillari nafarra, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario