EHEK "EZABATU ETA EUSKARAZ BIZI" EKIMENA ABIARAZIKO DU
2011ko azaroaren 02a
GARA > Azkenak > Euskal Herria
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
... EHEk "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena abiaraziko du
Herri euskaldunaren "zapalkuntzaren mugak" hautsi eta "hizkuntza paisaia kolorez zipriztindu" nahi ditu Euskal Herrian Euskarazek ekimen horrekin.
02/11/2011 13:40:00
AzkenEzkehe.jpg
EHEko kideak, gaur Iruñean egindako agerraldian. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
IRUÑEA-. "Euskarari lehentasuna emanda egin behar dela bidea" iritzi dio EHEk eta "egoera iraultzeko bertatik bertara adostu eta sortutako hizkuntza-politika burujabea behar dugula" aldarrikatu du gaur Iruñean.
Bide horri hauspoa emate aldera bihar hasiko du "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena, "bizi dugun hizkuntza gatazkan eta menpeko egoeraren aurrean, herri euskaldunaren zapalkuntzaren mugak" hautsi eta "hizkuntza paisaia kolorez zipriztintzeko".
"Dagozkigun eskubideak aldarrikatzeko ez dugu gauaren babesik behar. Irria eta lanerako arropak soinean hartu eta inposatzen diguten paisaia linguistiko erdalduna iraultzeko deia zabaldu nahi dugu", esan dute.
Hala, EHEren taldea dagoen herrietan datozen egunetan ezabaketak egiteko xedearekin bizikleta martxak, olinpiadak, kalejirak eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte.
"Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena testuinguru zehatz baten baitan kokatu du EHEk; hauteskundeen testuinguruan, hain zuzen. "Ikasturte politiko honetan bi zita elektoral biziko ditu Euskal Herriak; bihar Madrili begira abiatuko dena, eta heldu den maiatzean Parisi begira emango dena. Finean, Frantziako Asanblada Nazionaletik eta Espainiako Gorteetatik datoz herri euskalduna ukatzen zein euskaldunon eskubideon hizkuntza politika menderatzaileak onartzen dituzten erabakiak", ohartarazi dute.
"Ziur gaude, asimilazioa bideratzen duten lege zein politikak eta jokabide sumisoak ezabatuz eta euskaraz biziz, Euskal Herri euskaldunerako bidea egiteko prest dela euskaltzale andana", amaitu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario