domingo, 13 de noviembre de 2011

EHZ. HELETA. ARROSAKO ZOLAN. AIRE AHIZPAK

1 comentario:

  1. Arrosako zolan kantu zirimolan
    nahiz eta telebistan ez gaituzten modan,
    euskararen garra, lokarri azkarra,
    gau ilun honetako gure artizarra
    zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez
    oraina ta geroa ez ditaizke berez,
    kontzertu honen bidez, musika eztiez,
    euskal izen ta izana, betikotz bat bitez !

    Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
    gustua galtzea ere zer dugun errexa !
    kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
    izaki klonikoak egin nahi gaituzte
    jo dezagun bada, goraki aldaba
    multinazional hoien herria ez gara,
    bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitanda
    nor bedera izateko har dezagu indar !

    Munduko herrien ta irrati libreen
    bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
    uhainen ildoan, asmoak geroan
    elkarren ezagutza daukagu gogoan,
    munduko erronkak, herrien borrokak
    bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak,
    dantza ta irria, kantuz ilargia
    gau hontan zoriontsu da Euskal Herria

    ResponderEliminar