MusikInde
hamaika kantu independentziaren alde
Independentistak Sareak MusikInde ekimena jarri du abian, zenbait musikarik proposaturik. Ekimenaren helburua musikari independentisten ekarpena bideratzea da, musikaz ere independentziaren aldeko aldarrikapena lau haizeetara zabaltzeko.
Kantatzen eta dantzaten duen herria garela zioen Voltairek. Jakina da kantatzen duen herria ez dela inoiz hilen eta Xahok idatzia da euskaldunon dibertimendu maitatuena dantza dela. Honenbestez, Independentistak Sareak musikari independentista guziak gonbidatu nahi ditu ekimenean parte har dezaten, independentziaren aldeko kantuak eginaz, beren saioetan zapi berdea eramanez, berdez jantziz eta, orohar, independentziaren aldarrikapena babestuz eta zabalduz.
Dagoeneko Hesian tadeak eta Jon Enbeitak kanta bana egin dituzte independentziaren aldeko auzolan erraldoi honetan parte hartuz, eta beste hainbat talde nahiz bakarlariekin jarri jara harremanetan, beste hainbeste egin dezaten.
Kalejira berdeak + hamaika kanta independentziarako
Bide beretik, kale musika eta dantzari garrantzia berezia eman nahi diogu gure herri, hiri eta auzoko karriketan zabaldu nahi baitugu independentziaren aldarria, dantzan eta kantuz.
Hamaika kanta independentziarako bilduma osatzen ari gara, saio bakoitzeko zerrenda irekita utziz, herri nahiz auzoetan eginen diren independentzia egunetan kantatzeko. Honetarako, musikariendako materiala bildu dugu, partiturak eta tono egokietarako irizpideak barne, helbide honetatik jaisten ahal dena. Beraz, kantari, musikari eta orohar, independetista guziei luzatu nahi diegu ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario