domingo, 13 de noviembre de 2011

INDEPENDENTISTAK-en ESKAERA.

Independentistak Sareak bultzada handia eman nahi dio independentziaren aldeko lanari.

2010eko otsailan abiatu ginenetik, Aberri Eguna, udako olatu berdea, eztabaida prozesua, Martxa Berdea, Nazio Konferentzia eta hamaika mobilizapen nahiz ekimen egin ditugu. Sarea osatzen ari gara Euskal Herrian, Diasporako independentistak antolatzen hasiak gara eta Ideien Faktoria jarri dugun martxan, independentziaren aldeko lan ideologikoa biderkatzeko.
Urrats handiak eman ditugu, baina handiagoak dira etorkizunean eman nahi ditugunak. Horretarako, independentista guztion parte hartzea behar dugu, denok batera, denon artean, independentzia lortuko dugulako.
Halaber, dirua behar dugu, aurrean ditugun erronka guztiei aurre egin ahal izateko. Herriz herri bildu nahi dugu behar dugun dirua, baita Interneten bidez ere. Zuk ere zure diru ekarpena egin dezakezu.
Nola?
a/ Zure ekarpena honako kontu honetan sartuz:
Sarea Elkartea, Euskadiko Kutxa, 3035-0235-26-2350031709
b/ Paypalen bidez, pay pal kontuaz (izanez gero) edo txartelaz. Oso erraza da, baita segurua ere (dirua emateko, klikatu txerritxoan)

No hay comentarios:

Publicar un comentario