sábado, 12 de noviembre de 2011

GOGORATU! ABENDUAREN 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


4 comentarios:

  1. Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

    ResponderEliminar
  2. Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamiseta lortu nahi baduzu erantzun ezazu 4 galderaz osatutako hurrengo galdetegiari (abenduak 2ra arte). Ondo erantzuten dutenen artean Eusko Ikaskuntzak 180 kamiseta zozketatuko ditu.
    GALDERAK ERANTZUTEKO: http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

    ResponderEliminar
  3. Oraingo honetan, Euskal Herriko historia, era batean edo bestean, markatu duten emakume guztiei omenaldia egin nahi izan zaie. Horretarako, Eusko ikaskuntzako bazkidea den Lola Valverde Lamsfus, Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikideko irakasle eta emakumearen gaietan adituaren laguntzaz baliatuko dira.Hura izan da Euskal Herriko historian, aztarna utzi duten emakumeen hautaketa egiteko arduraduna.

    ResponderEliminar
  4. Euskararen Nazioarteko Eguna
    Wikipedia(e)tik
    Hona jo: nabigazioa, Bilatu

    Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

    1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

    ResponderEliminar